『ZuZeuko Bipareta』のカバーアート

ZuZeuko Bipareta

著者: ZuZeu Podcast
  • サマリー

  • ZuZeu Podcast sareko erreportaje eta dokumental podcasta. Jorratzen ditugun gaiei gutxienez bi aurpegi, bi hegi, bilatzen saiatuko gara.
    ℗ & © 2020 ZuZeu Podcast
    続きを読む 一部表示
エピソード
  • Gorputzak (Nire gorputza baino gehiago naiz)
    2024/02/12

    Denok pairatzen ditugun gorputzarekiko beldurrak, deserosotasunak, konplexuak eta lotsak obsesionatzen gaituzte, gure bizitzan zehar askotan izaten dugun barne gatazka orokortuenetariko bat izatera iritsiz. Gizarteak ezarritako kanon estetikoen mugetan egon edo ez, denok ditugun presio eta exijentziak dira. Gaurko atalean, gure gorputzekin dugun harremana aztertuko dugu, horren atzean dagoen guztia eta nola eragiten du gure bizitzetan. Horretarako, Maddi Etxeberria nutrizionista eta Ana Goitia, aurkezle eta umorista ditugu.

    続きを読む 一部表示
    34 分
  • Unibertsitatea (Unibertsitatera joatearen obsesioa)
    2024/01/29

    18 urterekin behartuak izaten gara gure etorkizunaren nondik norakoa erabakitzera. Askotan sekula argi izan gabe sikiera momentuan zer egin nahi dugun, edo zertan igaro nahi dugun gure bizitzako urte gehienak. Izugarrizko presioa sortarazten da horren inguruan; notak direla eta, etxetik kanpo joatea dela eta, bata edo bestea hautatzearen beharra dela eta… Presioa gainera hainbat bidetik datorkigu, izan familiarengandik, ikastolarengandik, lagunengandik, ingurukoengandik... Baina zalantzarik gabe presio gehiena unibertsitatearekin lotuta dator. Oraindik ere, guztiz zabaldua dago unibertsitatera joatearen prestigioa eta exijentzia, etorkizun on bat izateko aukera bakarra balitz bezala onartua gure gizartean. Hamaika bide eta aukera desberdin daude eskuragarri, ez dugu zertan bat bakarra aukeratu, eta hala ere, jarraitzen dugu unibertsitatera joatea arrakasta eta gehiagotasunarekin lotzen hein handi batean. Obsesio eta estigma honen inguruan hitz egiteko, gaurko atalean Peio Gonzalez, lanbide heziketa egin ondoren bi ingeniaritza egindakoa, eta Uxuri Urrate, unibertsitatea utzi eta lanbide heziketan hasitakoa ditugu.

    続きを読む 一部表示
    30 分
  • Historia (Nork idatzi du historia?)
    2024/01/15

    Txikitatik izan dugu ikasgai historia. Historiaurretik gaur egunera arteko urteak nola izan diren biltzen dituzten liburuak eta hori guztia azaldu diguten irakasleak, gu guztiok zalantzan jarri gabe ikasi duguna. Historia ezinbestekoa da gure gizartearen garapenean, noski. Dena den, noizbait pentsatu duzu nola izan daitekeen historia, alderdi anitz izan dituen historia, gainera, errealitate eta egi bakarrarekin idatzi eta ikasi egiten dugun zerbait? Honetan ere gerren garaileek dute hau idazteko boterea, haien modura kontatzeko gaitasuna, haien errealitatea soilik mantentzeko aukera, eta beste munduko errealitate guztiak isilaraztekoak. Hori dela eta, beste errealitateak ezagutu nahi ditugu eta hauen ezjakintasunaren eragina aztertuko dugu. Horretarako, gaurkoan Emily Otaegi, Nikaraguan jaiotako Asteasutarra, eta Iñigo Garcia, Historialari eta Indian jaiotako bi alaben gurasoa, ditugu.

    続きを読む 一部表示
    38 分

あらすじ・解説

ZuZeu Podcast sareko erreportaje eta dokumental podcasta. Jorratzen ditugun gaiei gutxienez bi aurpegi, bi hegi, bilatzen saiatuko gara.
℗ & © 2020 ZuZeu Podcast

同じ著者・ナレーターの作品

ZuZeuko Biparetaに寄せられたリスナーの声

カスタマーレビュー:以下のタブを選択することで、他のサイトのレビューをご覧になれます。