『Urpeko Bonbarda』のカバーアート

Urpeko Bonbarda

著者: Zuzeu Podcast
  • サマリー

  • Suzko arma bat eta musika tresna bat da bonbarda, eta Anartz Bilbaok gidatuta, Zuzeu Podcastek urpetik dakarren musika saioa Urpeko Bonbarda.
    © 2024 Zuzeu Podcast
    続きを読む 一部表示
エピソード
  • #128 - 2023a euskaraz (Badok ataritik)
    2024/02/06
    urpekoBONBARDA #128


    Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.


    Azken urteetan egin izan duenez, honakoan ere urteko uzta laburtzeko bi zerrenda eskatu dizkie Badok atariak hamaika musika adituri, hamar diskorik onenak biltzen dituena, batetik, eta hamar kanturik onenekin osatua bestea. Guztira hogeitabi zerrenda agertu dituzte, beraz, iritzi-emaileen artean bi emakume eta bederatzi gipuzkoar direla.

    Iaz, bistan denez, Ibil bedi boskote nafarraren “Goldea” izan da argitaratu direnetatik diskorik txundigarriena, hamar zerrendatan izan baita aipatua. Bertatik entzun dugu "Erreminarena", Amets Aranguren eta Ibai Osinagak idatzi ez duten bakarra, Eider Rodriguezenak baitira hitzak.


    Zerrendarekin aurrera eginda, zazpi aipamen izan ditu Lisabö taldearen “Lorategi izoztuan hezur huts bilakatu arte” itzulera ospatuak, eta bost Tatxers iruñear hirukotearen album homonimoak. Bakoitzetik kantu bana entzun dugu.

    Gainontzeko hauek launa aipamen izan dituzte: Iban urizar aka Amorante jaunaren “Harri Herri Har”, Beñat Achiary, Joseba Irazoki eta Julen Achiary hirukotearen Bas(h)oan egitasmoaren bigarren lana, eta Sara Zozaya bakarlariaren “Nara”. Kantu bana entzun diegu hirurei.

    Badokeko zerrendetan sei diskok jaso dituzte hiru aipamen, eta guk bi hautatu ditugu bertatik; Ana Arsuaga tolosar artistaren Verde Prato egitasmoaren “Adoretu” diskoko "Ahizpak" saioa bukatzeko, eta Ianire Aranzabe altzagatarraren Esanezin musika egitasmoaren “Erretratu bat” diskoko "Oraindik".

    Bi aipamen jaso dituzten iazko diskoak hamairu izan dira, baina Urpeko Bonbardan bi baino ez ditugu entzun honakoan, berezi samarrak biak ala biak: Nakar laukotearen estreineko "Lore ta laban" diskoari izenburua ematen dion kantua, eta -GAILU andoaindar hirukotearen "Autosuntsipena hasia da, 3, 2, 1... znort!" iazko laneko "Euzko polizia". Eta beste bi talde aukeratu ditugu aipamen bakarra jaso duten 30 talde eta bakarlarien artetik entzuteko: Baga, Eire zumaiar bikotearen "Zauriren bat bistan" laneko "Gorputz guztitan"; eta biga, Sei Sega taldearen "Bilbo eta euria" lanari izenburua ematen dion kantua.

    Harrigarriro, salmentetan eta zuzenekoetan arrakasta itzela ei dutenetako batzuk, Zetakek, Izarok eta Bulegok, berbarako, oso presentzia gutxi izan dute aipatutako Badokeko zerrendetan. Eta jada gitarra taldeak erabat nagusi ez badira ere, nabarmendutakoen artean ez da oraindik autotunero askorik ere.

    Kontuak kontu, hamar diskoko hamaika zerrenda argitaratuta, zer eta 56 disko izan dira aipatuak lan onenen atalean, eta... 98 kantu abestirik onenenean; tumatxa!

    ★ Support this podcast on Patreon ★
    続きを読む 一部表示
    1 時間 1 分
  • #127 - 2023a emakumeak jazzean (laburpen bat)
    2024/01/20
    urpekoBONBARDA #127


    Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.


    127. saioan jazz musikako iazko lanik azpimarragarrienetako batzuk dakartzagu, guzti-guztiak emakumeek onduak, 2023aren laburpen modura.


    Kutsu esperimentaleko kantu batek ireki du saioa, Gia Margaret estatubatuarraren pianoarekin, eta antzeko moldean itxi, Martyna Basta poloniarraren “Slowly Forgettin, Barely Remembering” diskoko kantu batez.

    Meshell Ndegeocello neo soul baxu jolea Brandee Youger jazz harpa jolearekin eta Jeff Parker jazz gitarra jolearekin elkartu da Blue Note zigiluan diskoa plazaratzeko. Eta Camae Ayewa poetak, aka Moor Mother, Irreversible Entanglements boskotea eratu zuen poliziaren bortizkeriaren kontrako musikarien ekitaldi batean, Luke Stewart (baxua), Aquiles Navarro (tronpeta), Keir Neuringer (saxofoia) eta Tcheser Holmes (bateria) musikariekin batera. Laugarren lan luzea dute “Protect Your Light”.

    Allison Miller bateria joleak ere, Artemis emakume jazz superbandako kidea bera, lan kolektibo ederra du “Rivers in Our veins” egitasmoa; eta beste horrenbeste esango dugu Jane Bunnett kanadar saxo eta txirula joleak kubatar emakume musikariz osatutako Maqueque taldearekin eratutako afrokubatar jazz diskoari buruz ere.

    Kantariei dagokienez, Cecile McLorin Salvant entzun dugu, “Melusine” iaz 7. lan luzea plazaratu zuena. Baiata Gretchen Parlato ere, zeinak “Lean In” plazaratu duen Herbie Hancocken laguntzaile izandako Lionel Loueke benindar gitarra jolearekin. Eta gainera, Toronton jazz eskolako ahots irakasle eta irrati esatari ere baden Nicky Schrire, iaz “Nowhere Girl” plazaratu zuena.

    Iazko diskorik onenen zerrendak plazaraten dituzten hedabideetan, eta jazz musikari emakumeek ondutakoen artean, bi nabarmendu dira batez ere, behin eta berriro aipatu baitira: 39 urte baino ez zituela 2022an zendutako Jaimie Branch tronpeta jole sutsuaren “Fly or Die Fly or Die Fly or Die ((Word War))” bata, eta 2022an Jazzaldian jo zuen Lakecia Benjamin saxofoi jolearen “Phoenix” bestea.

    Bukatzeko, Naissam Jalal musikari frantziar siriarra ere entzun dugu, erritmo arabiar eta afrikarrak jazz moldera dakartzana, txirula joz.

    ★ Support this podcast on Patreon ★
    続きを読む 一部表示
    59 分
  • #126 - 2023a herri musiketan (laburpen bat)
    2024/01/14
    urpekoBONBARDA #126


    Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.


    Bidaia soniko bat egin dugu urtea ondo hasteko, eta Gabriela Martina suitzar yodel kantariarekin abiatu dugu saioa, Tirol partean. Asiara jo dugu gero, Indiako egungo musikaririk bikainenetako batzuk Charlton Lee biola joleak gidatzen duen Del Sol Quartet hari laukotearekin egin duten elkarlana ezagutzeko, "The Resonance Between", non Alam Khan jaunak saroda eta Arkun K. Verma jaunak sitarra jo duten. Eta hasi bezala bukatzeko, Enji mongoliar kantariarekin itxi dugu saioa; "Ulaan" du azken lana, iazko onenen zerrendetan jazz atalean ere aurki dezakezuna.

    Gainontzean, Afrikatik Amerikara eta Amerikatik Afrikara gira-biran ibili gara saio osoan zehar, eta hegoalderantz begira, batez ere.

    Afrikartzat jo dugu Carmen Rizzo eta Meriem Ben Amor musikarien Didon egitasmo tuneztar kanadarra, arabiar erritmo tradizionalak uztartzen baititu elektronikarekin, "Tunisian Tale" diskoan.Debo Band gidatzen duen Da Mekkonnen, AEBetan bizi den saxofoi jole etiopiarraren bakarkako egitasmoa da Dragonchild, bere sustraietara begiratzen duena soinu elektronikoak eta Sunken Cages ekoizlearen laguntzarekin. Sangit israeldar ekoizleak ere Afrikara begiratu du "Ooroo" plazaratzeko -urrea, banbara hizkuntzan-, eta makina bat kantariren laguntza izan du ahotsetan. "Tefi Cabara" kantuan, berbarako, Sadio Sidibe maliarrarena.

    Bere azken lanean Laoseko bizitasuna eta bertan bogan diren soinuak jasotzen saiatu den Leke Awoyinka nigeriarra da, eta Ekiti Sound du izen artistikoa. Nigerreko Bombino gitarra jole trebeak bere tuareg herriari gorazarre egin dio zazpigarren lan luzea duen "Sahel" diskoan. Azken hiru hamarkadetan hamabost lan plazaratu dituen Baaba Maal senegaldarrak inoizko diskorik dibertigarriena plazaratu du, "Being", 69 urte bete dituen honetan. Eta Bokani Dyer hego afrikar piano jole trebeak jazz zerrendetan ere goraipatu den "Radio Sechaba" plazaratu du joan berri den 2023an.

    Afrikarrak labur aipatuta, nabarmendu gura izan ditugun amerikar musikariak aurkeztuko ditugu: Mabi Fratti biolontxelo joleak Hecctor Tosta, aka I. La Catolicarekin Mexiko Hirian sortu duen egitasmoa da Titanic. Berlinen bizi den peruarra Sofia Kourtesis, "Madres" zirraragarria aurkezgai duena. Eta Salvador Bahiatik datorren brasildarra Lucas Santtana, bertako tropicaliaren oinordekoa.

    Guzti hauekin osatu dugu gaurko bira, izerdi patsetan dantzan.


    ★ Support this podcast on Patreon ★
    続きを読む 一部表示
    55 分

あらすじ・解説

Suzko arma bat eta musika tresna bat da bonbarda, eta Anartz Bilbaok gidatuta, Zuzeu Podcastek urpetik dakarren musika saioa Urpeko Bonbarda.
© 2024 Zuzeu Podcast

同じ著者・ナレーターの作品

Urpeko Bonbardaに寄せられたリスナーの声

カスタマーレビュー:以下のタブを選択することで、他のサイトのレビューをご覧になれます。