• SSK# Sumin Samin & Kaos (abestiak)

  • 著者: ZuZeu Podcast
  • ポッドキャスト
『SSK# Sumin Samin & Kaos (abestiak)』のカバーアート

SSK# Sumin Samin & Kaos (abestiak)

著者: ZuZeu Podcast
  • サマリー

  • 3 anaia bardo, rockero eta bakero euskaldunen istoria musikala, Ameriketako Estatu Batuetako Abaighar herrian hilobiratuta daudenak 1990. urtetik, Rockaren historian eta neure bihotzean oso leku berezia dutenak, bizitza aldatuko zidatenak... Hemen euren abestiak!
    Copyright 2024 ZuZeu Podcast
    続きを読む 一部表示
エピソード
  • Abaighar
    2024/04/13

    -Abaighar-

    Enarek agurtzen dute egun berri bat

    Egaren ur-bazterrak esnatzean.

    Gari soroek urrez apainduko dute

    bailara osoa...

    Ta bertan bada etxe zahar bat, magiaz betea;

    fantasiazko ipuin baten atea.

    Printze galduak, bihotz lapurrak,

    bi hanketan dabiltzan katuak,

    euren patua gaitzesten duten dama gazteak.

    Sekreturen bat gordetzen duten

    dragoi zuriak gainean hegan,

    jolasean, ametsetan...

    Etxearen zaindariak haurrak baino ez dira.

    Euren irribarre ta negarrekin hartzen du bizia.

    Elur ekaitzak, sute latzak izan dira

    atea betirako itxi nahi zutenak,

    baina bere errautsetatik

    harro altxako da berriz!

    Printze galduak, bihotz lapurrak,

    bi hanketan dabiltzan katuak,

    euren patua gaitzesten duten dama gazteak.

    Sekreturen bat gordetzen duten

    dragoi zuriak gainean hegan,

    jolasean, ametsetan... beti...

    続きを読む 一部表示
    3 分
  • Azken agurra (akustikoa)
    2024/04/13

    -Azken agurra-

    Zaila da hau egitea,

    zaila da denei azken agurra ematea,

    baina heldu da ordua,

    urteak azkar pasa dira,

    bukatu dut bidea.

    Ez begiratu atzera,

    ez dut nere erruz malkorik ixurtzea,

    ahaztu ezazu egun hau,

    nik egingo dudan bezela,

    jarrai zazu aurrera.

    Banoa, ta ez naiz berriz itzuliko,

    hauxe da behin betiko

    azken agurra.

    Ahula daukat bihotza,

    hitzik ezin du egin jada nire ahoak,

    egin azken mesedea,

    bizia dudan artean,

    jarraitu nire alboan.

    Faltan botako dut bizitza,

    mendi hauteko pago eta haritzak,

    zabaldu nire errautsak,

    euskadiko zelaietan,

    haizeak eraman ditzan.

    Banoa, ta ez naiz berriz itzuliko,

    hauxe da behin betiko,

    azken agurra...

    続きを読む 一部表示
    4 分
  • Biziaren garraxia
    2024/04/13

    -Biziaren garraxia-

    Zure izana nire eskuetan, haizeakin desagertuz,

    malkoak ditut begietan, ta ez zintudan ezagutu.

    Hain ezberdina litzateke nire bizia zurekin,

    zenbaiteraino maite zaitudan ezingo dut inoiz jakin…

    Inguruan somatzen zaitut, nunnahi da zure irudia,

    txori kanta zure ahotsa, argia zure gorputza,

    eguzkia zure irria, euria zure negarra,

    gauero entzuten dut zure biziaren garraxia.

    Hamasei eguneko bizitza, piztu eta itzalia,

    zauri bat ireki zenuen, gure bihotz barrenean,

    ekaitz tximistekin jolastuz, ilargiarekin kantan,

    betiko biziko zera odeien gainetik hegan.

    Inguruan somaitzen zaitut, sua da zure irudia,

    txori kanta zure ahotsa, argia zure gorputza,

    eguzkia zure irria, euria zure negarra,

    gauero entzuten dut zure biziaren garraxia...

    続きを読む 一部表示
    8 分

あらすじ・解説

3 anaia bardo, rockero eta bakero euskaldunen istoria musikala, Ameriketako Estatu Batuetako Abaighar herrian hilobiratuta daudenak 1990. urtetik, Rockaren historian eta neure bihotzean oso leku berezia dutenak, bizitza aldatuko zidatenak... Hemen euren abestiak!
Copyright 2024 ZuZeu Podcast

同じ著者・ナレーターの作品

SSK# Sumin Samin & Kaos (abestiak)に寄せられたリスナーの声

カスタマーレビュー:以下のタブを選択することで、他のサイトのレビューをご覧になれます。