エピソード

  • 69. Zakel Zaltue: Mirande eta Krutwig
    2024/12/13
    Artzetik, Mirande de Krutwigera Udazkeneko azken egunetan elkartu gara potzo giroan. Prolegomenotan Joxean Artze haundia gogoan izan dugu eta Loiola Irrati mitikoa ere nostalgiaz aipatu dugu. Gero 60.hamarkadako joera baten "influentzer" izan ziren Krutwig eta Jon Mirande aurkeztu nahi izan dizkigu Ekaitzek. Biak hala biak berezi, bihar hala biak polemiko. Amaieran, txistor eta talo kontuekin San Andres giroak atrapatu gaitu. Kro kro!!!
    続きを読む 一部表示
    1 時間 37 分
  • 68. Zakel Zaltue: Arantzazun
    2024/10/23
    Geu akordatu ez ginen arren, Jorge Oteizak bizi balitz 116 urte beteko zituen egunean batu ginen zakel potzuan. Berlinen hasi eta Arantzazun amaitu dugu zaltoa. Ezhoiko orduan elkartu gara eta ezhoiko santutegi baten eraikitze lanei buruz jardun dugu: Arantzazu. Gaurkoan, kultur apostolutzat jo ditzazkegun Oteiza, Txillida edo Basterretxea eta "Ez dok amairu" mugimenduko Lourdes Iriondo, Lete, Benito Lertxundi edota Laboari buruz aritu gara. "Burrundaie" dokumentala ere aipatu dugu. Azaroak elkartuko gaitu berriro. Kro kro!!!
    続きを読む 一部表示
    1 時間 19 分
  • 67. Zakel Zaltue: Goiko kalin
    2024/10/02
    Udazkeneko lehengo hostoak erortzen hasi direnean itzuli gara gure zakel potzura. Prolegomenoek AEBtan biran jarri gaituzte eta gero Errioxako herrien festagiroak ezagutu ditugu. Ondoren, Azkoitiko Goiko Kaleko giro berezi hura gogoratu dugu, bertan zeuden taberna eta artisten artean murgilduz. Arantzura bidean galdu gara, baina hurrengo zaltoan bidea aurkituko dugu. Edo ez... Kro kro!!!
    続きを読む 一部表示
    1 時間 45 分
  • 66. Zakel Zaltue: Kanpatorrie eta gerra berri bat
    2024/05/19
    San Isidro egunez elkartu gara potzuan eta XX. mendeko 40. eta 50. hamarkadetara egin dugu zalto. Tximistak (ez gure Tximistak) kanpandorrea bota zuenekoari butuz aritu da Jauntxo eta horrek, Raimundo Alberdi Abaunzi buruz hitzegitera eraman gaitu. Juan Jose Larrañaga herriko margolariari buruzko aipua ere egin dugu. Behin prolegomenoekin bukatuta, gerra ondorenarenarekin jarraitu eta 50.hamarkan murgildu gara. Kro Kro!!! 🐸
    続きを読む 一部表示
    1 時間 54 分
  • 65. Zakel Zaltue: Espiritualidadetik (historitik gutxi)
    2024/03/29
    Aste Santu giroak hausnarketa bidean jarri gaitu gaurko saio honetan. Korrikak eman duenaz aritu gara lehenik. Euskaltzaleon uholdeak zeresana eman du eta anekdotak utzi dizkigu gurean. Potzuko artzaiak prolegomenoetatik atera ezin izan dituen zalto hauetako bat izan... Gustoko izango duzuelakoan. Kro Kro!!!
    続きを読む 一部表示
    1 時間 45 分
  • 64. Zakel Zaltue: Delegaritzak eta unifikazioa
    2024/02/29
    Otsailleko egun euritsu baten giroan elkartuta, gustora aritu gara gure potzoan Kro Kroka. Prolegomenoak pixkat luzatu zaizkigu, "Azkoitia 700"eko hitzaldien aitzakian. Ondoren, gure herrian izandako anaien arteko borroka latzak utzitako ondorioak aztertu ditugu eta gerra ondoreneko antolakuntzei buruz hitz egin dugu, atzerriko Delegaritzek izan zuten garrantzia azpimarratuz. Azkenik, erreketeen eta falangisten unifikazioaren arrazoiak aipatu ditugu. Udaberriak elkartuko gaitu berriro. Kro Kro!!!
    続きを読む 一部表示
    1 時間 57 分
  • 63. Zakel Zaltue: Berriz kokatzen
    2024/02/12
    Hibernazio luzeee baten ondoren, indarberriturik elkartu gara potzo giroan. Prolegomenoek luze jo dute... San Andres-etatik herriko jai eta ekintza interesgarrienei buruz hitz egiten eta ondorio interesgarriak atera ditugu. "Azkoitia Oroimena" ekitaldiak gugan utzitako sentsazioak elkarbanatu ditugu eta "Azkoitia 700"en berri eman digu Zalduntxok. Azkenik gerra kontuetan berriro kokatuta osatu dugu gaurko zaltoa. Erbestealdi latz baten kontakizunekin elkartuko gara berriro otsail amaieran. Kro kro!!!
    続きを読む 一部表示
    1 時間 57 分
  • 62. Zakel Zaltue: Gerra Amaiera
    2023/11/21
    Ohiko prolegomenoen ondoren, Nemesio Etxaniz izan dugu protagonista nagusia. Jarraian gerra amaierako gertaerei eutsi diegu. Intxortetako gudak, Euzkadiko Jaurlaritzaren sorrera, Gernikako bonbardaketa, Bilboko "Cinturón de Hierro", Santoñako paktua... Negu giroa, bero hasi dugu hain gustoko dugun Zakel potzuan. Kro Kro!!!
    続きを読む 一部表示
    2 時間 7 分