-
Munduko Ahotsak / Voces del Mundo :ZINEMA ETA GIZA ESKUBIDEAK ZINEMA GIZA ESKUBIDEAK DEFENDATZEKO PANTAILA GISA
- 2023/03/20
- 再生時間: 25 分
- ポッドキャスト
-
サマリー
あらすじ・解説
Munduko Ahotsak saioan, Donostiako Zinema eta Giza Eskubideen Jaialdia ezagutzera hurbildu gara Victoria Eugenia Antzoki dotorera, pantailen eta irudien menpe bizi garen garai honetan, pantailak giza eskubideen defentsa gisa erabili daitezkeela erakutsi eta aldarrikatzeko. Horretarako, Giza Eskubideen Zinemaldiko arduraduna den Jose Mari Beltrán daukagu gurekin, ekimen honen berri emateko eta, entzuten hari garenoi, hurrengo edizioan parte hartzera gonbidatzeko!
Eredu jasangarriak ezagutzera ematen dituen elkarrizketa hau Munduko Ahotsak saioen parte da, Donostiako Udaleko Lankidetza atalak sustatua. Podcast honek, mundu bidezkoago eta gizatiarrago baten aldeko aldaketak bilatzen dituzten ahotsak entzunaraztea eta aldarrikatzea dauka helburu gisa. Milesker eta hurrengo saio arte!
Garazi Velasco, kazetaria