エピソード

  • 92. Aitor Etxebarria, elektronikatik klasikora eta buelta
    2026/01/02
    El_Txef_A bezala egin zen ezaguna elektronikaren zirkuitoan. New Yorken bezala, Mumbain, Rio de Janeiron edo Kieveko bunkerretan eskaintzen zituen bere kontzertuak. Euskal Herrian artean ez zen horren ezaguna. Une batean bere gaztetako helburuari segiz, zinemarako musika egiten hasi zen eta orain euskal konpositore garaikide ospetsuenetakoa da. Hamaika telesail eta pelikularentzako musika egin du. ”Gernika 85” proiektua ere gauzatu du, bere sorterriko bonbardaketaren inguruko sinfonia bat. “Ez dakit zer egingo nukeen musikarik izango ez balitz”, aitortzen du. Etxean estudio bat du, hiru piano eta martxan dituen ideia mordoa.
    続きを読む 一部表示
    42 分
  • 91. Itxaso Companon, familiako bodegara itzulera
    2025/12/26
    Lantziegon eskola euskalduna sortu zuen bere amak. Aitak familiaren bodega zeraman. Itxaso Companonek berriz zinemagintzaren aldeko apustua egin zuen. Eta horrek eraman zuen Bartzelonara. Muntaia ikasi zuen bertan. Zineman buru belarri sartzera zihoanean baina, gurasoak hil zitzaizkion eta Lantziegora itzultzeko erabaki irmoa hartu zuen. Familiako bodegarekin jarraitzeko erabakia. Eta aitonaren aholkuen laguntzarekin lortu zuen lehen ardoa egitea. “Ez dago horren txarra, zuk egina izateko!” esan zion honek. Ordutik ardogintzan dihardu. Arabako jatorrizko izendapenaren alde dabil borrokan. Etxeko ateak zabaldu dizkigu.
    続きを読む 一部表示
    42 分
  • 90. Izaskun Urkijo, pelikularen barrunbeetatik
    2025/12/19
    Arkitektura ikasi zuen, baina, zineman arte zuzendari lanak egiten dabil aspaldidanik. Pantaila handian txunditzen gaituzten munduak eraikitzen ditu. Ezinezko basoak, beste mendeetara garamatzaten egur eta harrizko eraikuntzak eta gidoietan idatzitako beste hainbat zorakeria eder. Anaia zinemagilearekin sartu zen ofizio honetan, eta orain hamaika proiektutarako deitzen diote. Bere etxean hartu gaitu, infusio bero batekin.
    続きを読む 一部表示
    45 分
  • 89. Kontxita Beitia, katea ez da eten
    2025/12/12
    Haur zaharra dela dio Kontxita Beitiak. 85 urte beteta ditu elkarrizketa hau grabatu dugunean, baina bere begi urdinek bizi oso baten argia dute. 10 urte zituela Jose Antonio Agirre Lehendakariak esan zion euskara partekatu eta zabaltzeko, eta agian horregatik egin zen irakasle. Elbira Zipitriak irakatsi zion pedagogia, eta lagundu zion dagoeneko ahantzia zuen euskara berreskuratzen. Aitzindaria da Beitia, ikastolen sortzailea eta transmisioaren bultzatzailea. Garai ilunotan beldurra duela aitortzen badu ere, begietan argiak dirdir egiten jarraitzen dio.
    続きを読む 一部表示
    43 分
  • 88. Aner Ansorena, politikariei belarrira hitz egiten die
    2025/12/05
    Lekunberriko arotz baten semea da, baina bera ez dabil zurgintzan. Politikariei belarrira hitz egiten die. Eta haien irudiari ematen dio forma. 2025eko Napolitan Victory Awards sarietan urteko kontsultore berri onenaren saria eman diote eta Washington Compolek munduko 100 kontsultore onenen artean sartu du. Lekunberrin du bulegoa eta etxea. Ateak zabaldu dizkigu.
    続きを読む 一部表示
    42 分
  • 87. Garbiñe Biurrun, ezusteko epaile bat
    2025/11/28
    Gaztetan erabaki zuen abokatua izan nahi zuela. Batxilergo garaian dagoeneko esaten zioten txiroen abokatua eta kausa galduen defendatzailea zela. Euskadiko Ezkerran militatu zuen eta bizitzak epaile izatera eraman zuen. Epailea da baina aurrerakoia. Epailea da baina euskalduna. Olagarro bat garajean. ETAk mehatxatuta, bizkartzainarekin bizi izan zen urte askoan. Jubilazio adina pasa badu ere ez du toga zintzilikatzeko inolako asmorik. Eta bere Tolosako etxeko ateak zabaldu dizkigu.
    続きを読む 一部表示
    46 分
  • 86. Marino Lejarreta, beti helmugara bidean
    2025/11/21
    Ondo oroitzen du baserrian telebista jarri zuten eguna. Jarri zutenean baina, ez zekien telebista haren bitartez ikusiko zutela milaka euskal herritarrek, errepidean, mendian gora txirrinduan helmugara bidean. Euskal txirrindularitzak eman duen ikono garrantzitsuenetakoa da Marino Lejarreta. Zalego handienetakoa piztu duena. Baina berak ez du kirolari garaia faltan botatzen. Berarentzat garaipen handiena zaleekin daukan harremana da. Oraindik ere mantentzen duena. Helmugara bidean jarraitzen baitu.
    続きを読む 一部表示
    42 分
  • 85. Scott Zuniga, bizitza berri batean
    2025/11/14
    Utah-ko mormoien komunitate batean hazi zen Scott Zuniga AEBtan. Bere familia mormoi egin zen lehenengoetakoa izan zen Mexikon, hamazazpigarren mendean, eta orain bere belaunaldia izan da eliza alde batera utzi duen belaunaldia. Duela hiru urte Euskal Herrira etorri zen bere sustrai euskaldunetatik tiraka, eta euskara menperatzea bihurtu du bere bizitza helburua. Musikaria da, eduki sortzailea sare sozialetan eta lehenengoz bere buruan sinesten hasi dela aitortu digu. Donostiako Amara zaharreko etxeko ateak zabaldu dizkigu, gitarra soinean duela.
    続きを読む 一部表示
    41 分