『Barruan gaude』のカバーアート

Barruan gaude

Barruan gaude

著者: EITB Radio Televisión Pública Vasca
無料で聴く

Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.© 2026 EITB Media 社会科学
エピソード
  • 92. Aitor Etxebarria, elektronikatik klasikora eta buelta
    2026/01/02
    El_Txef_A bezala egin zen ezaguna elektronikaren zirkuitoan. New Yorken bezala, Mumbain, Rio de Janeiron edo Kieveko bunkerretan eskaintzen zituen bere kontzertuak. Euskal Herrian artean ez zen horren ezaguna. Une batean bere gaztetako helburuari segiz, zinemarako musika egiten hasi zen eta orain euskal konpositore garaikide ospetsuenetakoa da. Hamaika telesail eta pelikularentzako musika egin du. ”Gernika 85” proiektua ere gauzatu du, bere sorterriko bonbardaketaren inguruko sinfonia bat. “Ez dakit zer egingo nukeen musikarik izango ez balitz”, aitortzen du. Etxean estudio bat du, hiru piano eta martxan dituen ideia mordoa.
    続きを読む 一部表示
    42 分
  • 91. Itxaso Companon, familiako bodegara itzulera
    2025/12/26
    Lantziegon eskola euskalduna sortu zuen bere amak. Aitak familiaren bodega zeraman. Itxaso Companonek berriz zinemagintzaren aldeko apustua egin zuen. Eta horrek eraman zuen Bartzelonara. Muntaia ikasi zuen bertan. Zineman buru belarri sartzera zihoanean baina, gurasoak hil zitzaizkion eta Lantziegora itzultzeko erabaki irmoa hartu zuen. Familiako bodegarekin jarraitzeko erabakia. Eta aitonaren aholkuen laguntzarekin lortu zuen lehen ardoa egitea. “Ez dago horren txarra, zuk egina izateko!” esan zion honek. Ordutik ardogintzan dihardu. Arabako jatorrizko izendapenaren alde dabil borrokan. Etxeko ateak zabaldu dizkigu.
    続きを読む 一部表示
    42 分
  • 90. Izaskun Urkijo, pelikularen barrunbeetatik
    2025/12/19
    Arkitektura ikasi zuen, baina, zineman arte zuzendari lanak egiten dabil aspaldidanik. Pantaila handian txunditzen gaituzten munduak eraikitzen ditu. Ezinezko basoak, beste mendeetara garamatzaten egur eta harrizko eraikuntzak eta gidoietan idatzitako beste hainbat zorakeria eder. Anaia zinemagilearekin sartu zen ofizio honetan, eta orain hamaika proiektutarako deitzen diote. Bere etxean hartu gaitu, infusio bero batekin.
    続きを読む 一部表示
    45 分
adbl_web_anon_alc_button_suppression_t1
まだレビューはありません